Evelyn Berezin

Lehen testu-prozesadorea sortu zuen ordenagailu aitzindaria.

Evelyn Berezin ( Bronx , New York , 1925eko apirilaren 12a – Manhattan , New York , 2018ko abenduaren 8a ) informatika ingeniari estatubatuarra izan zen.

United Airlinesen lehen hegazkin-txartelak erreserbatzeko sistema garatu zuen. Testu prozesadoreen ama bezala ere ezagutzen da, 1968an testuak gorde eta editatzeko aukera ematen zuen programa baten ideia garatu baitzuen.

1968an, Berezinek testu-prozesadore bat asmatu zuen bulegoko lana errazteko, eta 1969an testu-prozesadoreak garatzen zituen lehen enpresa sortu zuen, Redactron Corporation.